2007/05/24

The Farm Araba

Hona hemen 8-16 urte bitarteko ume eta gazteentzeko lau aukera desberdin egonaldi atsegin bat igarotzeko. The Farm Araba-k Euskadiko lurraldetan udaleku desberdinak antolatzen ditu ingelesan trebatzeaz gain, partaideek giro lasai, osasuntsuan eta dibertigarri batean ekintza desberdinak egingo dituzte.

Udalekuen eskaintza honako hau da:

-Maeztu (Araban): Hau da The Farm Araba sortu zen lekua, orain dela 10 urte. Aterpetxea Leorzan dagoen baserri berritu bat da, Maeztutik oso hurbil. Honetan logela komun bat, tailerrentzako lau gela eta jantoki bat aurki ditzakegu eta egiten diren ekintzen artean hauek dira aipagarrienak: egunero udaleko igerilekuetara irteera egiten da, inguruko ibaiak esploratzen dira eta hurbil dagoen Izki-ko parke naturalera txangoak egiten dira.



Udaleku hauetara joateko txandak hiru dira, 15 eguneko iraupena dutelarik (bi uztailean eta beste bat abuztuko bi lehenengo asteetan). Horretaz gain, hauetan parte hartzeko 8-15 urte arteko adina izan behar da.

-Zerain (Gipuzkoan): Herri hau Goierrin dago, Donostiatik eta Gasteizetik hurbil. Aterpetxe honek zortzi logela ditu, bakoitzak bere komunak eta dutxak dituelarik, eta gainera, janaria bertan prestatutakoa da.

Zerainen parte hartzeko adina 12-16 urtekoa izan behar du, bertan aurrera eramaten diren ekintzek partaideak helduagoak izatea eskatzen baitute: ikusentzunezko proiektuak grabatzea eta editatzea, ingurunea esploratzea eta mendian kanpaketan bi gau igarotzea.
Udaleku honetan uztailak 15etik 29ra doan txanda bakarra dago.

-Gorozika (Bizkaian) : Menditik eta itsasotik hurbil, Urdaibaiko Parke Naturalean eta Amorabietatik 20 minututara, Gorozikako aterpetxea aurkitzen dugu. Aterpetxea oso ongi hornituta dago, fronoi estalia duen herri lasai batean kokatuta dagoelarik.
Gorozikan egingo diren ekintzak ondokoak dira: itsasadarretik kanoan ibili, trenez hondartzara joan, mendira txangoak egingo dira non txitxiburduntzia prestatuko da eta ingelesean aritzeko giro atsegina sortzeko jarduera ezberdinak burutuko dira.

Honetan parte hartzeko txanda bakarra dago, uztailak 22tik 31ra, eta 8-12 urte bitarteko umeentzat zuzenduta dago.

-Mundaka (Bizkaian) : Eguzkia, surfa eta ingelesa. Aterpetxe honetako instalazioak oso modernoak dira eta itsasora ematen duen berdegunea eta polikiroldegi bat aurki ditzakegu honen atzean.
Honetan ekintza desberdinak antolatuko dira, hala nola: tailer desberdinak, itsasadarretik kanoan murgiltzeko irteerak, txangoak mendira... eta horretaz gain, Mundakako Surf eskolarekin surf ikastaroak egiteko aukera egongo da. Ikastaro hauek arratsaldero astelehenetik ostegunera izango dira, bi ordutakoak.

Mundakako udalekuan parte hartzeko adina 12-16 urte bitartekoa da, ekainak 30etik uztailak 8ra arteko txanda bakarra egongo delarik.
Informazio osagarria: www.todocampamentos.com

No hay comentarios: