2007/05/16

Bizkaiko Foru Aldundiko udalekuak 14-17 urte bitarteko gazteentzat

Bizkaiko Foru Aldundiak 14-17 urte bitarteko gazteentzako eskaintza du ere. Euskal Herriko lurralde desberdinetan eta Huescan gazteek denboraldi atsegina igarotzeko aukera dute, hala nola Amaiurren (Nafarroan), Bertizen (Nafarroan), Bidairraien (Behe Nafarroan), Gatikan (Bizkaian),Guaran (Huescan), Isaban (Nafarroan), Urdaibain (Bizkaian) eta Urduñan (Bizkaian).

*Amaiurren bakarrik 14-15 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, txandak sei egunekoak izango dira eta uztailan antolatuko dira (bi txanda euskarazkoak izango dira eta beste bi elebidunak).
Aterpetxea Baztango haranaren inguruetan kokatuta dago eta hemen, beste gauza batzuren artean, partehartzaileek honako ekintzak egiteko aukera izango dute: jaitsialdiak arroildetatik, hidrospeeda, piraguismoa, eskalada, tirolina, raftinga, mendi-ibiliak, eta mendiko bizikleta.

*Bertizeko udalekuek Amaiurrekoekin antza handia dute, aterpetxea Baztango haranean kokatuta dago eta parte hartu nahi duten gazteak 14-15 urte bitartekoak izan behar dira baita. Txandak sei egugunekoak izango dira (uztailan) eta euskarazko hiru txanda eta elebidun ereduko bakarra egingo dira. Ekintzen eskaintzari dagokienez, Amaiurren aipatutako ekintza berdinak antolatuko dira.

*Bidarrain 16-17 urteko gazteek baino ez dute parte hartzeko aukerarik izango, uztailean zehar burutuko diren sei eguneko txandetan (guztiak euskarazko ereduan).
Bidarraiko aterpetxea Iparlaren mendibarrenean kokatuta dago, paisaia paregabe batez inguratuta, ekintza zein arrisku kirol desberdinak praktikatzeko aproposa, adibidez: raftinga, tirolina, hidrospeeda, eskalada, jaitsialdiak arroiletatik, mendi-ibiliak...

*Gatikako aterpetxeak Butroe ibaietik hurbil du kokalekua, Butroeko gaztelu ikusgarria bere inguruetatik dagoelarik. Udaleku hauek 14-15 urte arteko gazteentzat zuzenduta daude eta uztailean eta abuztuko lehenengo astean antolatukoa dira, sei eguneko txandak izango direlarik (guztiak euskarazkoak, uztailak 8tik 14erako txanda elebiduna izan ezik).
Gatikako udaleku hauetan partaideek honako ekintzetan arituko dira: surfan, mendi-ibileretan, kanoetan, bodyboardean, rappelean eta eskaladan.
*Guara Huescan kokatutako aterpetxea da. Bere inguruko paisaia oso berezia eta miresgarria da, troka sakonez eta kareharrizko harkaitzez beterik, eta hurbil hainbat ibai inguruko mendietatik jaisten dira. Inguru honek hainbat ekintzetan aritzeko aukera paregabea eskaintzen du: jaitsialdiak haitzarteetatik, eskalada, tirolina, mendiko ibilerak eta bizikleta... Gainera, tokiko kultur ondarea ezagutzeko irtenaldiak prestatuko dira.
Hala ere, udaleku honetan 16-17 urte bitartekoek bakarrik haien sei eguneko egonaldiak igarotzeko aukera izan dute, uztailean, eta txanda guztiak elebidunak izango direlarik.

*Isabako aterpetxea Erronkari Bailaran kokatuta dago, Nafarroako Pirinioetan. Tokiko paisai zoragarrietaz eta naturarekiko harremanaz gozatzeko leku paregabea da, eta horretaz gain udalekuak antolatzen dituen ondorengoko ekintzetan aritzeko: raftinga, hidrospeeda, jaitsialdiak haitzarteetatik, eskalada, espeleologia eta parapente hastapenak, goi mailako trekkinga eta mendi bizikleta.
Honetan izena eman ahal izateko, 16-17 urte bitartekoa izatea beharrezkoa da. Uztailan zehar sei eguneko lau txanda antolatuko dira, bi euskarazkoak eta beste bi elebidunak izango direlarik.

*Urdaibaiko udalekuak aukeratzen dituzten gazteek, Bizkaiko kostaldeko ingurune miresgarrienetariko batean kokatu dagoen Arketa Kanpinean sei eguneko egonaldi zoragarria bizitzeko aukera izango dute. Txandak uztailean izango dira eta bi baino ez dira antolatuko, biak euskarazko eredukoak eta 16-17 urte bitartekoentzat zuzenduta.
Ondoren aipatuko diren ekintzetaz gain, parte hartzaileek bertako kultur ondare aberatsa, tradizoak, ohiturak, etab. ezagutzeko aukera izango dute. Udaleku hauetan burutuko diren ekintzak honako hauek dira: piraguismoko, eskaladako, itsas kayak-eko eta surf-kayak-eko hastapen- urratsak, mendiko bizikleta, mendi-ibiliak eta ibilbide kulturalak.

*Garobel mendilerroak inguratuta dagoen Urduñako aterpean, baso zabal eta Nerbioi ibaiaren ur jauzietatik hurbil, 14-15 urte bitarteko gazteek parte hartzeko aukera izango dute, abuztuak 1etik 14era antolatuko den txanda bakarrean. Beste gauza batzuren artean, egonaldi hau ingelesa praktikatzeko zuzenduta dago, horrexegatik egunero 4 orduko ikastaroak egongo dira, partaideen mailaren araberako taldeak eginez. Bertako hizkutza eredua, hortaz, euskara eta ingelesekoa izango da.
Aterpetxearen kokalekuaren orografiak hurrengo ekintzak praktikatzeko toki aproposa izatea ahalbidetzen du: mendiko bizikleta, mendi-ibiliak, orientazioa lantzeko ariketak eta kultura ibilbideak. Gainera, aterpetxean bertan igerilekua eta kirol-instalazioak daude.
*Oharra: hemen aipatutako edozein udalekuetan parte hartzeko ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.

Informazio osagarria: www.bizkaia.net





No hay comentarios: