2007/04/16

Bizkaiko Foru Aldundiaren eskaintzak 7-13urte arteko umeentzat

Bizkaiko Foru Aldundiak zenbait udaleku aurkezten dizkigu bai Bizkaian, bai Gipuzkoan, bai Araban, baita Nafarroan ere. Udaleku hauek 7-13 urte bitarteko umeentzat zuzenduta daude eta euskarazko eredua edo eredu elebiduna eskaintzen dute.

Bizkaian ondorengo aterpetxeak aurki ditzakegu:Turtzioz, La Arboleda, Gorliz, Plentzia,Orduña eta Lauaxeta. Horietaz gain, Lurraskako eta Lapurriketako baserri-eskolak daude.

Gipuzkoan badaude beste zenbait aterpetxe baita: Zarautz Etxe-Txikia, Zarautz Aterpetxea, Oiartzun, Hondarribia, Orio eta Segura. Baserri-eskolei dagokienez, Zestoakoa baino ez dago.

Arabarekin jarraituz, umeek Barria eta Zuhatza aterpetxeetan udalekuak igarotzeko aukera dute.

Azkenik, Nafarroan Astitz, Orontze eta Lizarrako aterpetxeak kokatzen dira.

Aterpetxe edo baserri-eskola bakoitzak ekintza desberdinak egiteko aukerak eskaintzen ditu, beraz, ume bakoitzak bere atseginen arabera bere udalekuak igarotzeko leku aproposena hauta dezake.


Umeen adinaren arabera, udalekuak igarotzeko txanda desberdinak daude (uztailan eta abuztuko lehenengo hamar egunetan banatutakoak), zazpi edo hamar eguneko txandak daudelarik.

Udalekuen kuotei dagokienez, bi salneurri desberdin daude:

-Zazpi eguneko txandak : 104 euro

-Hamar eguneko txandak: 150 euro

Informazio osagarria: www.bizkaia.net


No hay comentarios: